Erdiz Bizirik Baztango Erdizeko herri-bazkalekuan MAGNAk egin nahi duen harrobiaren aurkako eta tokiko ekonomiaren eta ingurumenaren aldeko plataforma bat da. Martxoaren 3an, ostirala, 19:30ean, Irurtzungo Pikuxar euskal txokoan Lurraren osasun, gure etorkizuna kanpainaren barruan solasaldi informatiboa eginen du, eta apirilaren 22an, larunbata, Iruñean eginen duen manifestaziora joateko deialdia luzatuko du.