Areto futbola

Xotak diru laguntza jaso du

Guaixe 2023ko mar. 3a, 10:10

Osasuna Magna Xotako jokalariak, garaipena ospatzen. XOTA

Nafarroako Kirolaren Institutuak laguntza eman die liga ofizialetan parte hartzen duten 127 talderi

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Kirolaren Institutuaren bitartez, 2.325.000 euroko laguntza eman die liga ofizialetan parte hartzen duten 127 talderi. Zenbateko hori iaz emandakoa baino % 14,8 handiagoa da. Diru kopurua jaso duten kluben artean Lehen Mailako Areto Futbol Txapelketan lehiatzen den Xota dago. Irurtzungo klubak 209.995 euro jasoko ditu, bere eguneroko ibilbideari aurre egiteko ezinbestekoak izando direnak, bai Osasuna Magna Xota taldearengana eta baita harrobira bideratuko direnak.

Bestalde, Nafarroako Kirolaren Institutuak maila nazionaleko bestelako txapelketetan parte hartzen duten klubendako diru laguntza deialdia egin du, 490.000 eurokoa.