Naroak bikotearen kontzertua

Guaixe 2023ko mar. 7a, 10:47
Naroak taldea. DEFINDE.COM

Martxoaren 12an, igandea, kontzertu akustikoa izanen da kultur etxean, Irurtzungo Emakume taldeak martxoaren 8aren harira antolatutako jardunaldien barruan.

Irurtzungo Emakume taldeak Emakumeari buruzko jardunaldiak antolatu ditu 30. urtez martxoaren 8aren Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira eta ekimenen artean martxoaren 12an, igandea, 18:00etan, kultur etxean Naroak taldearen kontzertua izanen da. Naroak bi gaztek osatzen dute. Arte eszenikoetako batxilergoa ikasten ari zirenean elkar ezagutu eta hasieratik izan zuten konplizitateari esker taldea sortzea erabaki zuten. Hasiberriak dira eta, momentuz, bertsioak interpretatzen dituzte.