Irurtzungo Emakume taldeak Martxoaren 8aren Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatzen duen Emakumeari buruzko jardunaldien barruan, martxoaren 18an eta 19an, larunbata eta igandea, Berdintasunaren aldeko III escape rooma antolatu dute. Tramankuluk sortu du Uriz Pi ahizpak eta liburu debekatua deitutako ihes gela eta parte hartzeko gehienez hamar laguneko taldeak osatu behar dira eta egunean sei txanda izanen dira: 10:00etan, 11:30ean, 13:00etan, 16:30ean, 18:00etan eta 19:30ean. Lagun bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu eta izena ematea martxoaren 8an, asteazkena, Foru plazan eta martxoaren 12an, igandea, Barazkigunen egin daiteke, baita ekitaldia hasi baino 30 minutu lehenago ere.