Emakumezkoen Lehen Senior Mailako hamazazpigarren jardunaldian Xotak Azkoien arerio zuzena hartu zuen Irurtzungo Atakondoa pabilioian. Azkenaldiko bolada txarra atzean utzita, Xotak garaipenaren bidea berreskuratu zuen eta gol festa ederra ospatu zuen, emozioz betetako partidan 7 eta 4 irabazi baitzuen, Ane Lanchas, Nahia Moran, Maite Medina (2), Irune Goikoa (2) eta Youssra Chafiak sartutako golei esker.
Lehen Senior Mailako liderra Lacturale Orvina A taldea da (43 puntu) eta Xota zortzigarren postuan dago (13 puntu). Asteburuan Emakumezkoen Lehen Senior Mailako liga erregularreko hemezortzigarren eta azken jardunaldia jokatuko da eta marsuaren 11n Tuteran jokatuko du Xotak, sailkapenean bosgarren den Transportes AGR Ribera de Navarra taldearen kontra.