Espainiako Kluben Arteko Pilota Txapelketan Irurtzunek asko du jokoan: final handirako sailkatzea, hain zuzen ere. Igandean, marsuak 12, Irurtzun Urbion taldearen kontra lehiatuko da, eta txapeldunak final handirako txartela lortuko du. Partidak Irurtzunen jokatuko dira, 17:00etan, eta zaleak alde izango ditu Migel Berazak kudeatzen duen klubak. Retegi Bik (Irurtzun) Senar (Urbion) izango du aurkari buruz buru, eta De la Fuentek eta Bergerak (Irurtzun) Cabrerizoren eta Olidenen kontra (Urbion) jokatuko dute.