Osasuna Magna Xotako Roberto Martil kapitaina lesionatu egin zen ostiralean Xotak eta Levantek jokatutako partidan, Levanteko atezainaren irteera baten ondorioz. Jokalariak kantxa utzi behar izan zuen, min hartuta.
Clinica Universidad de Navarran egindako probetan ikusi denez, Martilek hiru lesio ditu ezker belaunean: aurreko lotailu gurutzatuaren haustura, barruko lotailu-haustura eta kanpoko meniskoaren haustura. Ondorioz, 36 urteko kapitainak denboraldia galduko du, eta klubak bere babesik sendoena azaldu dio. Baita Osasuna futbol taldeak ere. Kapitainak, bere aldetik, jasotako babes guztia eskertu du.