La Tarta peña osasunzaleak Osasuna Magna Xotako eta Osasuna futbol taldeko jokalari nabarmenenak aukeratzen ditu urtero. Peñaren iritziz, 2022ko Osasuna Magna Xotako jokalaririk onena edo nabarmenena Ion Cerviño Pueyo irurtzundarra izan da. 19 urte dituen irurtzundarrak Lehen Mailan Xotarekin egin duen lana aitortzeaz gain, udan Espainiako selekzioarekin Europako 19 urtez azpiko txapelduna izan zela saritu nahi izan du La Tartak.
Bestalde, futbolean Osasuna futbol taldeko jokalari nabarmenena saritzen duen “Patxitxi” saria Chimy Avilak jaso zuen. Ekitaldia Berriozarko La Bodega tabernan izan zen, La Tarta peñaren egoitzan.