Areto futbola

Xotak lehen fasea bukatu du eta Kopari ekingo dio

Guaixe 2023ko mar. 16a, 10:00

Emakumezkoen Lehen Senior Mailan lehen fasea despeditu da

Emakumezkoen Lehen Senior mailan lehen faseko hemezortzigarren eta azken jardunaldia jokatu zen. Xotak Transportes AGR Ribera de Navarra izan zuen aurkari, eta Tuteran jokatutako partida oso borrokatua izan zen. Partida hasi eta berehala tuterarrak aurreratu ziren, baina atsedenaldia baino lehen Youura Chafiak bana berdindu zuen, eta Naia Lizarragak Xota 1 eta 2 aurreratu zuen. Bigarren zatian partidari buelta ematera atera ziren tuterarrak eta baita lortu ere, partida bukaera aldera berdindu eta garaipenaren gola sartu baitzuten, 3 eta 2 gailenduz. 

Emakumezkoen Lehen Senior Mailan Lacturale Orvina A taldeak despeditu du lider lehenengo fase hau (46 puntu), jokatutako 16 partidetatik 15 irabaziz eta bakarra galduz. Xota zortzigarren sailkatu da, azken aurreko postuan (13 puntu). 

Asteburuan Emakumezkoen Senior Mailako Kopa hasiko da. Xotak hirugarren multzoan jokatuko du, eta bost jardunaldi jokatuko dira guztira. Lehen partida marsuaren 19an, igandea, jokatuko du. Xotak Mendialdea B taldea hartuko du Irurtzunen, 11:30ean.