Irurtzungo Udalak musika eskola hartzen duen eraikinean hainbat lan eginen ditu. Haien bidez musika eskolaren energia birgaitzea eta irisgarritasuna hobetu nahi ditu. Horretarako, honako lanak eginen ditu: fatxadetako inguratzailea hobetuko da energia eraginkortasuna handitzeko, amiantozko teilatua kendu eta teilak jarriko dira, eguzki plakak jarriko dira eraikinak kontsumitzen duen argindarra sortzeko eta eraikin guztiko elektrizitate azpiegitura berrituko da eta eta igogailua jarriko da. Horretaz aparte, behe solairuan dagoen Larrazpi gazte lokaleko leihoak aldatuko dira. Lanen aurrekontua 294.383,88 eurokoa da (BEZ kanpo), eta Europako funtsekin finantzatuko da.