Tuterak Lehen Mailako Areto Futbol Txapelketak derbi nafarra hartu zuen. Partidak, beti bezala, ikusmen handia piztu zuen. Bi taldeak puntuak lortzera atera ziren hasieratik, eta atsedenaldia baino lehen Dani Zurdok sartutako golak Osasuna Magna Xota aurreratu zuen. Baina bigarren zatia hasi eta berehala bana berdindu zuen Ribera Navarrako Terryk, eta nahiz eta bi taldeek aukera gehiago sortu, -jokalari berdeek gol aukera oso argiak izan zituzten, huts egin zituztenak- banakako berdinketarekin eta puntu banaketarekin despeditu zen tentsio handiko partida. Asier Llamas atezainak geldialdi bikainak egin zituen.
“Berdinketa ziurrenik emaitza justua da” azaldu zuen partida bukaeran Osasuna Magna Xotako entrenatzaile Imanol Arregik, eta bere taldeak huts egindako aukerez damutu zen.
Lehen mailako sailkapen orokorrean Barça da lider sendoa (55 puntu), Xota hamargarren postuan dago (25 puntu) eta Ribera Navarra hamabigarren da (23 puntu). Asteburuan Osasuna Magna Xotak sailkapenean laugarren den El Pozo Murcia talde ahaltsua hartuko du, Anaitasunan.