30 urteak ospatzera

Guaixe 2023ko mar. 20a, 14:27
Martxoaren 8an Irurtzunen egin zuten elkarretaratzea. ARTXIBOA

Martxoaren 25ean, larunbata, Irurtzungo Emakume Taldearen urteurrena ospatuko dute, kultur etxean.

Irurtzungo Emakumeari buruzko 30. jardunaldiak antolatu dituzte aurten martxoaren 8aren harira. Hilabete osoan hainbat ekimen izan dira, kontzertuak, emanaldiak, zinemara irteera, pintura erakusketa, escape rooma... Eta martxoaren 25ean, larunbata, 16:30etik aurrera, Irurtzungo Emakume Taldearen urteurrena ospatzeko unea izanen da. Kultur etxean kafe solasaldia egine dute urtemuga berezia ospatzeko.