Ibilgailuen zerga ordaintzeko garaia

Guaixe 2023ko mar. 27a, 11:14

Irurtzundarrak San Martin eta Lizarra kaleetako zebrabideetan, eta auto bat. ARTXIBOA

Apirilaren 3ra arte ordaintzeko aukera zabalik izanen da.

Irurtzungo Udalak jakinarazi du motordun ibilgailuen gaineko zerga apirilaren 3an kobratuko diela zergak helbideratuta dituztenei. Halakorik ez duenak herriko edozein kutxa edo bankutik pasa beharko du ordainketa egiteko. Horretarako, etxean jasotako ordainagiria aurkeztu beharko dute. Zerga zehaztutako epean ordaintzen ez duenak gehiago ordaindu beharko du zorrari %5eko errekargua gehituko baitio udalak.