Areto futbola

Xotak garaipenarekin ekin dio Kopari

Guaixe 2023ko mar. 23a, 12:00

Emakumezkoen Senior Mailako Kopako lehen jardunaldian oso ongi jokatu zuten irurtzundarrek

Emakumezkoen Lehen Senior Mailako Txapelketako lehen fasea despeditu berri, Senior Mailako Kopari ekin diote taldeek. Asteburuan Kopako lehen jardunaldia jokatu zen eta Xotak Mendialdea B taldea hartu zuen Irurtzunen. Sakandarrek nagusitasun handia erakutsi zuten hasieratik eta Mendialdekoei ez zieten aukera txikiena ere eman. Eider Goikoak (3), Iranzu Zarranzek eta Irune Goikoak lortutako golei esker, 5 eta 0 gailendu zen Xota eta sailkapenaren buruan jarri dira. Marsuaren 25ean, larunbata, Xotak Ezkaba taldea izango du aurkari Ezkaba kiroldegian 17:00etan hasiko den partidan.