Kultur teknikari lanpostua betetzeko deialdia

Guaixe 2023ko mar. 29a, 11:19

Kultur etxeko ate gotikoa. ARTXIBOA

Gainera, lanpostu horretan egon daitezkeen beharrak aldi baterako betetzeko, ordezkapen-poltsa bat sortuko da.  

Irurtzungo Udalak jakinarazi duenez, kultur teknikariak asmoa du aurki erretiroa hartzeko. Horregatik, haren lanpostua betetzeko oposizio lehiaketa deitu du Irurtzungo Udalak. Lanpostuak kirol teknikari funtzioak ere baditu. Deialdia bera baliatuko du Irurtzungo Udalak ordezkapen poltsa bat sortzeko eta, horrela lanpostu horretan egon daitezkeen beharrak aldi baterako betetzeko. 

Deialdian parte hartu nahi dutenek unibertsitate ikasketak eta euskarazko C1 hizkuntza eskakizuna izan beharko dute. B mailari dagokion soldata eta %38,57ko osagarria eta %10eko osagarriak izanen ditu. Deialdian parte hartzeko eskabideak Irurtzungo udaletxean edo udal Egoitza Elektronikoan (www.irurtzun.eus) aurkeztu behar dira. Eskabide ereduak aipatu webgunean eskuratu daitezke. Eskabideak aurkezteko epea apirilaren 12ko 23:59an despedituko da.