Kilo bat haxixekin atxilotuta

Guaixe 2023ko mar. 24a, 11:05

Guardia Civilak kontrolean atzemandako haxixa. UTZITAKOA

Gizonezkoari droga trafiko delitua egotzi diote.

Droga trafikoko delitua egotzita Guardia Civilak 39 urteko gasteiztar bat atxilotu zuten ostegun gauean droga-trafikoko delitu bat egotzita. Guardia zibilek Sakanako Autobian (A-10) modu irregularrean zihoan ibilgailu bat ikusi zuen. Hura geldiarazi eta gidaria identifikatu ondoren, agenteek ibilgailua miatu zuten. Bertan, haxixa zuten plastikozko hiru botila aurkitu zituzten barruan, baita pisatzeko baskula bat eta poltsa gardenak ere, dosi txikietan banatzeko erabil zitezkeenak. Atzemandako substantziaren pisua, guztira, 1,020 kilokoa izan zen. Gizonezkoa atxilotu eta dagozkion eginbideak epailearen esku utzi zuten gizonezkoa.