Jatorri desberdinetako pertsonak elkartzeko eta haien artean artea egiteko helburuarekin Sakanako Mankomunitateko Anitzartean zerbitzuak KulturenARTEko zikloa antolatu du Irurtzunen. Lehenengo ekimena apirilaren 1ean, larunbata, izanen da eta "Nola idazten da KulturARTEkotasuna? Ze doinu dauka?" galderei erantzuten saiatuko dira. Zikloak maiatzaren 20an, larunbata, jarraipena izanen du Kulturen ARTEan elkartu ekimenarekin eta ekainaren 10ean, larunbata, Munduko arrozak ekimenaren edizio berri bat izanen da, Irurtzunen.
Irurtzungo KulturenARTEko zikloa-ren ekimenak Foruen plazan eginen dira, eguraldi onarekin, eta Barzkigunen eguraldi txarrarekin. 648070710 telefonoan eta anitzartean@sakana-mank.eus epostan zikloaren eta jardueren informazio gehiago eska daiteke. Sakanako Mankomunitateko Anitzartean zerbitzuak zenbait eragile eta elkateren laguntzarekin antolatu du zikloa, tartean Irurtzungo eta Arakilgo Udalak.
KulturenARTEko Zikloa
Irurtzungo Foru plaza
Apirilak 1 larunbata
Nola idazten da KulturARTEkotasuna? Ze doinu dauka?
- 10:00 Kultur etxera eta Pikuxar Euskal Txokora bisitak.
- 12:00 11 Hizkuntza, 11 Kolore: Munduko ipuinak zenbait hizkuntzetan, munduko esaerak, hizkuntzak eta grafiak; munduko lotarako abestiak.
Maiatzak 20 larunbata
Kulturen ARTEan elkartu.
Ekainak 10 larunbata
Nolako zaporea dauka KulturARTEkotasunak? Munduko Arrozak.