2021-2027ko Sakanako Plan Estrategikoko Industria Lantaldearen barruan 2023an Ekonomia Zirkularra enpresetan gaiari heltzea erabaki dute, eta horren harira, besteak beste, garapen ekonomikoko kontseilariaren eskutik Nafarroan hedatzen ari diren politikoak hurbiltzeko, Nafarroa Zirkularreko zerbitzuak aurkezteko eta zenbait kasu arrakastsuak helarazteko, Sakanako Garapen Agentziak Zirkularra Enpresa Iraunkortasunaren Giltzarri jardunaldiak antolatu ditu martxoaren 31n, ostirala, 09:00etatik aurrera, Irurtzungo Dinabiden. Sakana 2027 Plan Estrategikoaren baitako jardunaldia Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikoko departamentua, Sodena, Navarra Zirkular, Sakanako Enpresa Elkartea eta Laseme-rekin elkarlanean antolatu du SGAk.
Zirkularra Enpresa Iraunkortasunaren Giltzarri jardunaldiak
Martxoak 31 ostirala
Irurtzungo Dinabide
- 8:45 Erregistro eta harrera, Odei Arregi SGAko industria teknikaria.
- 9:00-9:10 Agurra, David Oroz Mank eta SGAko lehendakaria.
- 9:10-9:25 Hasiera eta Navarra Zirkular, Mikel Irujo, Garapen Ekonomiko eta Enpresariekiko kontseilaria.
- 9:25-9:35 Navarra Zirkularren Zerbitzuak, Javier Rodrigo, Navarra Zirkular
- 9:35-10:25 Mahai ingurua: Sandra Elía, Navarra zirkular; Plantako zuzendaria, Alerto Loizate, Harivensa; HSE zuzendaria, José Miguel Villanueva, Hydro; Komunikazio arduraduna, Kerabi-Ekogras.
- 10:25-10:30 Itxiera instituzionala, Pedro Latorre, Sakanako Enpresen Elkartea.
- 10:30-11:00 Kafea/Tea.