Areto futbola

Xotakoak, Kopako lider

Guaixe 2023ko mar. 30a, 10:19

Irurtzundarrek ongi ekin diote Emakumezkoen Senior Mailako Kopari

Marsuaren 24tik 26ra Emakumezkoen Senior Mailako Kopako bigarren jardunaldia jokatu zen. Hirugarren multzoan, Xotak Ezkaba izan zuen aurkari azken hauen etxean. Partida hasi eta berehala, bigarren minutuan, Youssrak Xota aurreratu zuen, Ezkabaren defentsa akats bat probestuz. Ezkabakoek partidari eutsi zioten eta 8. minutuan bana berdintzea lortu zuten, baina atsedenaldia baino lehen Irantzuk Xota aurreratu zuen, 1 eta 2. 

Bigarren zatian ez zen gol aukera argi askorik egon, baina Xotak punteria ona izan zuen izan zituen aukeretan eta Irunek eta Maitanek sartutako golei esker 1 eta 4 irabazita itzuli ziren irurtzundarrak Ezkabatik. 

Garaipenari esker Xota Emakumezkoen Senior Mailako Kopako hirugarren multzoko liderra da (6 puntu), Lacturale Orvina A bigarrenarekin puntutara berdinduta. Larunbatean, apirilak 1, sailkapenean seigarren den Iruntxiki izango du aurkari, 12:00etan Beriaingo kiroldegian jokatuko den partidan.