Mendia

Mendi Jarduera mundialak Irurtzunen

Guaixe 2023ko api. 5a, 10:20

Iratxokoak Alex Txikonekin. UTZITAKOA

Antolatzaileek Irurtzungo Mendi Jardueren balorazio bikaina egin dute

Alex Txikonen Manasluren proiekzioarekin bukatu ziren Iratxo elkarteak eta Irurtzungo Udalak antolatutako Mendi Jarduerak. Antolatzaileek balorazio "oso positiboa" egin dute, "ekitaldi guztietan erantzuna handia" izan delako. Txikonekin argazkia atera zuten Iratxokoek, apirilaren 29ko Sakanako Ibilaldirako deialdia eginez. Apirilaren 1ean zabaldu zen izena ematea.