Areto futbola

Xotako talde guztiak, batera

Guaixe 2023ko api. 5a, 12:00

Lehen mailako taldea harrobiko talde guztiekin bildu zen, urtero egiten duten jardunaldian

Xota klubak bere harrobiko talde guztiak eta Lehen Mailako Osasuna Magna Xota talde nagusia aurkeztu zituen marsuaren 17an Irurtzunen. Aurten 25 urte betetzen dira MRA Carsal Xota Zilarrezko Mailatik Ohorezko Mailara, garai hartako Lehen Mailara igo zela eta Zilarrezko Kopa irabazi zuela. Urteurren berezia guztien ahotan egon zen.