Apirilaren 3an Itzuliko lehen etapa jokatu zen, Gasteizen hasi eta Biasterin despeditu zena. Ineos taldeak gogotik lan egin zuen etapa kontrolatzeko, eta, azkenean, haren esprinterra, Ethan Hayter, gailendu zen Bastidan (4:01:24), Mauro Schmid (Quick Step), Jon Aberasturi (Trek) eta Alex Aranburu (Movistar) txirrindularien aurretik. Gorka Izagirre (Movistar) 47. sartu zen, eta Igor Arrieta 87., denbora berean. Jorge Azanzak gidatzen duen Euskaltel Euskadi taldeko lehen txirrindularia Gotzon Martin izan zen, helmugan 14. postuan.
Gaur, apirilak 4, bigarren etapa jokatuko da, Vianan hasi eta Leitzan despedituko dena (193,8 km), Itzuliko luzeena. Etapa Sakanara helduko da. Etxauritik eta Iberotik pasa ondoren, Oskiatik Sakanara sartuko da, Errotzera, 15:00ak inguruan eta Izurdiaga gaindituta Irurtzunen sartuko da, 15:04ra aldera, gero Latasara egiteko.