Mendebaldeko haizea taldearen kontzertua

Guaixe 2023ko api. 5a, 10:54

Apirilaren 16an, igandea, zeltiar folk tradizionala eta egungo kantuak eta soinuak uztartzen dituen taldearen emanaldia izanen da Irurtzungo kultur etxean.

Gales, Irlanda eta Bretainatik datozen musikariek osatzen dute Gorllewinwynt edo Mendebaldeko haizea taldea. Folk tradizionala egungo soinuekin uztartzen dituzte eta apirilaren 16an, igandea, 19:30etik Irurtzungo kultur etxean izanen dira kontzertua ematen. Sarrera doakoa da.