"Itxaropena elikatzeko" dantza eta zinema elkartu ditu Dantzaz konpainiak Basotik Itsasora 2.0 proposamen artistiko berrian. Saio berean ikus-entzunezko emanaldia eta ikuskizun koreografiakoa batzen dute: Beñat Gerekaren Basotik itsasora dokumentalaren zati bat eta, ondoren, Josu Mujika koreografoaren Basoa lana antzezten dute dantzariek. Ikuskizunaren zuzendaria Adriana Pous da eta errefuxiatuak da gai nagusia. Apirilaren 23an, igandea, 19:30ean, Irurtzungo kultur etxean izanen dira, Sendaberri paisaia eszeniko berriak programaren barruan. Sarrerak 3 eurotan eros daitezke Irurtzungo Udaleko webgunean edo kultur etxean.