Haurtxoei lurrari buruz antzezten

Guaixe 2023ko api. 24a, 10:32

Apirilaren 30ean, igandea, 'Baby esferic' antzezlana izanen da Irurtzungo kultur etxean.

Harutxoendako ikuskizuna da Aboon Teatro konpainiak proposatzen duena: Baby esferic. Adin gomendatua sei hilabete eta hiru urte bitarteko haurrendako da, baina familia osoak ikus dezakeen ikuskizuna da. Lurrari eta bere oinordekoei egindako omenaldi bat da. Testurik gabeko muntaia da, eta haurrek lur planeta deskubirtzeko aukera izanen dute. Apirilaren 30ean, igandea, Irutzungo kultur etxean izanen da eta saio bakoitzeko edukiera mugatua denez, bi emanaldi izanen dira, 12:00etan eta 17:30ean. Sarrerak 3 eurotan eros daitzeke Irurtzungo Udaleko webgunean eta kultur etxean.