Osasuna Magna Xotak arerio gogorra izan zuen larunbatean, lidergoa jokoan zuen Barça taldea. Berdeek partida zaila zuten aurretik, Barça lider indartsua baita, baina Imanol Arregiren taldeak jokaldi oso argiak huts egin zituen eta 3 eta 0 galduta itzuli zen Palau Blaugranatik.
Itxura oso ona eman zuen Osasuna Magnak, baina ezin izan zuen porrota ekidin. Lehen zatian oso ongi aritu ziren jokalari berdeak. Barça ahaltsuari ez zioten aukera gehiegirik eman, baina ez zuten kontrako atean asmatu: jokaldi argiak sortu zituzten, arriskutsuak, baina Didacek defendatzen zuen atean huts egin zuten. Xotari tiroa falta zaio.
Aldiz, Barçak bere aukerak ez zituen alferrik galdu eta 3 eta 0 gailendu zen. Partida bukaeran Imanol Arregik azaldu zuenez, “egindako akatsek kondenatu digute”.
Barçak lidergoari eutsi zion (63 puntu), Mallorca Palma Futsal gertu duela (62 puntu). Osasuna Magna hamabigarren da (28 puntu), jaitsiera postuak lau puntura dituela. Ligako 28. jardunaldian maiatzaren 5ean, ostirala, Xotak sailkapenean hirugarren den Jaen FS taldea hartuko du, 20:00etan, Anaitasuna pabilioian.