Erreskatea Ergan

Guaixe 2023ko mai. 2a, 10:20
Suhiltzailea Ergako Trinitateko plazara jaisten. UTZITAKOA

Suhiltzaileek min hartutako pertsona artatu zuten.

Ergako Trinitate ondoan min hartuta zegoen pertsona bat artatu zuten suhiltzaileek astelehen eguerdian. Abisua jaso eta helikopteroz jo zuten Ergarantz. Suhiltzaileen Erreskateko Talde Teknikoko kideak min hartutako pertsona jaso eta hura Irurtzungo osasun etxera eraman zuten.