Inasaren historia gordetzeko helburuarekin Irurtzungo Udalak enpresari lotutako hamar pertsonen testigantza jasotzeko eskatu zion Labriti. Lan hori liburu batean eta dokumental batean jaso dute eta maiatzaren 5ean, ostirala, Inasa. Irurtzungo langileon indarra eta arnasa dokumentala mustuko dute Irurtzungo kultur etxean. Bi saio izanen dira: 18:00etan eta 19:30ean, eta gonbidapenak doakoak dira baina aurretik Irurtzungo Udaleko webgunean edo kultur etxean hartu behar dira. Dokumentala elebitan da, euskaraz eta gaztelaniaz.