Areto futbola

Dani Saldiseren Mallorca Palma Futsal, Europako Championsa

Guaixe 2023ko mai. 8a, 12:00
Dani Saldiseren Palma Futsal, Championseko koparekin. Dani Saldise behean, eskuinetik hasita bigarrena. PALMA FUTSAL

Palmako taldea penaltietan gailendu zitzaion Portugalgo Sporting taldeari

Maiatzaren 7an, igandea, Europako Areto Futboleko Txapelketako finala jokatu zuten Mallorca Palma Futsal eta Portugalgo Sporting CP taldeek. Dani Saldise irurtzundarrak Mallorca Palma Futsalen jokatzen ari da aurten, eta denboraldi bikaina egin dute, Championseko finala tarteko. Final oso estuan bana berdindu zuten Mallorcak eta Sportingek, eta penaltietan finago ibili zen Mallorca Palma Futsal, 3 eta 5 gailendu baitzen, historia eginez eta lehen Championsa lortuz. 

Jokalari irurtzundar batek areto futboleko Championsa lortzen duen lehen aldia da eta pozik, oso pozik dago Dani Saldise.