Irurtzungo festetako kartel lehiaketa

Guaixe 2023ko mai. 8a, 09:34

2022ko Irurtzungo festetako kartel iragarleak, lehiaketako irabazleak. ARTXIBOA

Irurtzungo Udalak uztailaren 19tik 23ra ospatuko dituzten festen egitarauaren azala izanen dela aukeratzeko lehiaketa martzan jarri du. Maiatzaren 29ra arte aurkez daitezke lanak.

2023ko Irurtzungo festen irudia izanen dena aukeratzeko lehiaketa martxan jarri du Irurtzungo udalak. Urtarrilaren 1etik aurrera Irurtzunen erroldatuta dagoen edonork parte har dezake. Haur kategorietan ez da beharrezkoa erroldatuta egotea eta modalitaten honetan bi kategoria daude: 5 eta 10 urte bitarteko haurrak eta 11 eta 14 urte bitartekoak. Helduen modalitatean 15 urtetik gorakoek parte har dezakete. Aurkeztutako lana jatorrizkoa izanen da eta sinatu gabe aurkeztuko dira, atzeko aldean lelo bat edo ezinzen bat jartzen dutela. Gutun azal batean, kanpoan, leloa edo ezizena jarriko dute, eta barruan egileari buruzko datuak. Proposamenak Irurtzungo udaletxean aurkeztu behar dira 2023ko maiatzaren 29ko 14:00ak baino lehen.

Helduen modalitatean 42 cm x 60 cm-ko kartulina edo euskarri gogor batean aurkeztuko da kartela, bertikalean, eta haurren modalitatean A3 tamainako kartela izan beharko du eta kartulina batean aurkeztuko dira lanak. IRURTZUNGO JAIAK / Uztailak 19-23 julio 2023 / FIESTAS DE IRURTZUN testua agertu behar da, derrigorrean.

Sariak modalitatearen araberakoak izanen dira; hortaz, helduen modaliateatean 400 euroko saria izanen da, haurren 11 eta 14 urte bitarteko modalitatean 100 euroko saria eta 5 eta 10 urte bitarteko modalitatean 75 eurokoa. Informazio gehiago Irurtzungo Udalaren webgunean.