Herri kirolak

Herri kirolez gozatzen

Maider Betelu Ganboa 2023ko maiatzaren 10a

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak ikastetxeen Sakanako Herri Kirol Topaketa antolatu du, Irurtzunen. Sakanako LH 6. mailako ikasleek parte hartu dute; ikastetxe ezberdinetako ikasleak nahasiz taldeak osatuz. Aurretik, Kañamares anaien trontza eta enbor erakustaldia izan da.