Udalak aldi baterako idazkari lanpostua bete nahi du

Guaixe 2023ko mai. 15a, 11:14
Irurtzungo herriko etxea. ARTXIBOA

Horregatik, lehiaketa oposizioa deitu du. 

Irurtzungo Udaleko idazkari lanpostua aldi baterako betetzeko lehiaketa oposizio deitu du. Gainera, lanpostu horretan egon daitezkeen beharrak aldi baterako betetzeko, ordezkapen poltsa bat sortuko du. Oposizio faseko ariketan gutxieneko puntuazioa lortu duten baina ordezkatu beharreko plaza lortu ez duten izangaiek osatuko dute poltsa hori, hautagaien puntuazio ordenaren arabera zorrozki ordenatuta. Deialdian parte hartu ahal izateko eskabideak Irurtzungo etxean aurkeztu daitezke, astegunetan 09:00etatik 14:00etara, edo udalaren Egoitza Elektronikoan (www.irurtzun.eus). Eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 26ko 23:59an bukatzen da.