Iratxo eguna ospatuko dute

Guaixe 2023ko maiatzaren 16a

Irurtzungo Iratxo elkarteko mendi taldea elkartearen aurrean aurkezpen batean. ARTXIBOA

Maiatzaren 20an, larunbata, Irurtzungo elkartearen eguna izanen da.

Iratxo elkarteko eguna izanen da maiatzaren 20an, larunbata, Irurtzunen. 17:00etan Irurtzungo trikitilariekin erronda eginen dute herritik eta, ondoren, 18:30ean, Iratxo elkarteko egoitzaren belardian Maialen Aristegi abeslariaren kontzertu akustikoa, jolasak eta Fidel Show izanen dira.