Kulturen artean elkartuz ekimena

Guaixe 2023ko mai. 16a, 12:21
Kulturenarteko zikloaren barruan ospatutako '11 hizkuntza, 11 kolore' ekimena. ARTXIBOA

Maiatzaren 20an, larunbata, adin guztietarako eta gazteendako arte tailerrak izanen dira Irurtzunen, Kulturenarteko zikloaren barruan.

Artea hitzaren baitan Kulturenarteko zikloa egiten ari dira Irurtzunen. Dagoeneko bi ekimen ospatu dituzte: 11 hizkuntza, 11 kolore non munduko hainbat hizkuntza ezagutzeko aukera izan zen eta, bigarrena, literaturarekin zerikusirik izan zuena, Amets Arzallusen Miñan liburuaren inguruko solasaldia izan zen, idazlearekin. Hirugarren ekimena maiatzaren 20an, larunbata, 11:00etatik 14:00etara izanen da, eta Kulture artean elkartuz izenburuaren barruan adin guztietarako eta gazteendako tailerrak egonen dira.

Adin guztietako parte hartzaileendako josgintza eta sendabelar tailerrak egonen dira, eta gazteendako henna tatuaiak, Irantzu Gonzalez dantza eskolaren eta murala margotzeko tailerrak izanen dira, Irurtzungo plazan (eguraldi txarrarekin Barazkigunen).

Erlazionatuak