Maiatzaren bigarren asteburuan Emakumezkoen Senior Mailako Kopako final laurdenak jokatu ziren eta Xotak sekulako partida jokatu zuen, Azkoienen kontra. Roberto Martilek gidatzen dituen neskak serio hasi ziren eta 2. minuturako Youssra Chafiak taldea aurreratu zuen. Azkoienek ongi eutsi zion eta 2 minutu beranduago bana berdindu zuen, baina hortik aurrera irurtzundarrek batuta hartu zuten eta 5 minutuko tartean beste bi gol sartu zituen Youssra Chafiak, 1 eta 3 aurreratuz. Bigarren zatian ongi eutsi zuten irurtzundarrek eta 36. minutuan Naia Lizarragak sartutako golarekin 1 eta 4 irabazi eta finalerdietarako sailkatu ziren.
Finalerdietan Lacturale Orvina A talde ahaltsua izango du aurkari Xotak maiatzaren 20an, larunbata, 12:00etan Ezkaba Kiroldegian.