Areto futbola

Beste behin, Udako Irurtzun Futsal Campusa

Guaixe 2023ko mai. 17a, 10:40
Ion Cerviño izango da monitoreetako bat. XOTA

Roberto Martilek eta Dani Saldisek Irurtzunen antolatutako areto futboleko campusean izena ematea zabalik dago

Ekainaren 26tik 30era bitartean Irurtzungo kiroldegian gauzatuko da Osasuna Magna Xotako kapitain Roberto Martilek eta egun Mallorca Futsal taldeko jokalaria den Dani Saldisek antolatutako 2023ko Futsal Irurtzun Futsal Campusa. 5 urtetik 15 urte bitarteko neska-mutilek eman ahal dute izena 649 09 23 46 telefonoan. Prezioa 120 eurokoa da.
 
Osasuna Magna Xotako Ion Cerviño eta Iosu Mendibe izango dira monitoreak, eta 9:30etik 13:30ak arte trebatuko dituzte neska-mutilak. Osasuna Magna Xotako atezain Asier Llamas izango da campuseko gonbidatuetako bat.