Irurtzungo Abesbatza etxean

Guaixe 2023ko mai. 22a, 14:20

Maiatzaren 26an eta 27, ostirala eta larunbata, Irurtzungo koruaren kontzertua izanen da, herriko kultur etxean.

"Maitasun handiz" prestatutako emanaldia izanen da maiatzaren 26an eta 27an, ostirala eta larunbata, Irurtzungo Abesbatzak emanen duena. Lehenengo aldiz abesbatza kultur etxean ariko da, eta "hurbiltasuna" emanen duela esan du Fermin Idareta zuzendariak; gauza asko eta aukera "berriak" egiteko aukera ematen die espazioak. Sorpresak izanen direla aurreratu du Idaretak. Hiru emanaldi eginen dituzte: maiatzaren 26an, ostirala, 19:30ean, eta maiatzaren 27an, larunbata, 17:00etan eta 19:30ean. Larunbateko 17:00etako emanaldirako baino ez dira sarrerak gelditzen; Irurtzungo Udaleko webgunean edo kultur etxean, 3 eurotan, eros daitezke.