Maiatzaren 23an, asteartea, 12:00etan, Imanol Arregik prentsaurrekoa emango du bere etorkizuna zein den azaltzeko. Teknikari irurtzundarrak Xota utziko duela da han eta hemen entzuten den kontua. Imanolek berehala emango ditu azalpenak.
Imanol Arregi Sarasa irurtzundarra 15 urte zituela hasi zen Xotan, atezain gisa. 30 urte zituenean erretiratu zen, eta berehala Xotaren talde nagusiaren ardura hartu zuen 2001/2002 denboraldian. Ordutik, 22 urtez aritu da talde berdeko entrenatzaile, guztietan Xota Lehen Mailan mantenduz, merituz handiz. 2009/2010eko entrenatzaile onenaren saria jaso zuen. Urtero beste talde batzuk entrenatzeko makina bat eskaintza jaso izan ditu, baina berak etxeko taldearen alde egin izan du beti. Xotako pilareetako bat da, Tatono Arregi bere anaia eta presidentearekin batera.