Futbola

Altsasuk Kopari agur

Guaixe 2023ko mai. 23a, 10:50

Talde altsasuarrak ez du Emakumezkoen Kopa Autonomikoko taldekako fasea gainditu

Asteburuan Emakumezkoen Kopa Autonomikoko taldekako fasearen bederatzigarren eta azken jardunaldia jokatu zen. Altsasuk beste gol sorta ederra jaso zuen, Kirol Sportek 10 eta 0 hartu baitzuen mendean talde altsasuarra Orkoienen. Sailkapenean Mutilbera izan da onena (20 puntu) eta Altsasu bederatzigarren, azkenaurrekoa (3 puntu). Kopan ez duenez aurrera egin, denboraldia bukatu dute altsasuarrek.