Udalak eguzki energia berriztagarriko instalazioak arautzeko ordenantza du

Guaixe 2023ko mai. 30a, 11:44
Irurtzun kiroldegiko teilatuan udalak eguzki plakak jarriak ditu. ARTXIBOA

Halako instalazioak ezartzeko araudia behin betiko onartu da 

Irurtzungo Udalak eguzki energiaren erabilera sustatzeko eta berotegi efektuko gasen isuriak murrizteko borondate irmoa du. Horregatik, eguzki energiako instalazioei buruzko ordenantza onartu du, haren bidez hirigintzako udal planeamendua garatzen da, ordenantza haren osagarri baita. Irurtzungo Udalak onartu duen ordenantza berriarekin instalazioak ezartzeko, eguzki energia biltzeko eta aprobetxatzeko arauak zehaztu ditu, bai teknologia fotovoltaikoarendako eta bai termikoarendako. Araudi berriak berokuntzarako eta argindarra sortzeko panelak jasotzen baititu bere baitan. Horiek non eta nola jarri daitezkeen zehaztuta utzi du udalak.