Xotako presidente Tatono Arregik prentsaurrekoa eskainiko du bihar, ekainak 2, ostirala, Xotako entrenatzaile berria nor izango den esateko. Jakina denez, 22 urtez Xota entrenatzen aritu eta gero Imanol Arregik taldea utziko du, “atseden hartu eta arnastu beharra” duelako. Tatono Arregik Diario de Noticiasen egindako adierazpenetan azaldu duenez, “entrenatzaile berriak Xotaren DNA du”. Tatonok ez du izena eman nahi izan, baina askok urte luze hauetan Imanolen bigarren entrenatzailea izan den Miguel Hernandez izango dela Imanolen tokia hartuko duena.
Juninhok eta Asier Llamasek jarraituko dute
Badirudi Osasuna Magna Xotan, entrenatzaile berriaz gain, ez dela aldaketa handirik izango. Jarraikortasunaren alde egingo du klubak, eta ez omen dira baja gehiegi egongo. Ildo honetan, Juninhok taldean jarraituko du –bi urterako luzatu diote kontratua–, eta Asier Llamas atezain irurtzundarrak, taldeko bigarren kapitainak, taldean jarraituko duela baieztatu du.