Nolako zaporea dauka kulturartekotasunak?

Guaixe 2023ko eka. 5a, 14:51
2022ko Munduko arrozak. ARTXIBOA

Ekainaren 10ean, larunbata, Irurtzungo KulturenARTEkotasun zikloaren azken ekimena eginen dute: Munduko arrozak.

Hizkuntzak, literatura, jozkera, dantza eta abar landu ditu Sakanako Mankomunitateko Anitzartean zerbitzuak eta Irurtzungo Udalak antolatutako KulturenARTEkotasun zikloak, eta ekainaren 10ean, larunbatean, gastronomiaren unea izanen da: Munduko arrozak. 10:00etatik aurrera, Irurtzungo Foru plazan, Nolako zaporea dauka kulturenartekotasunak galdera erantzuten egonen dira, arrozarekin egindako rezeta desberdinekin.