Pikuxarren XX. urteurrenaren dantzaldia

Guaixe 2023ko eka. 5a, 11:12
Pikuxar plaza gauez. ARTXIBOA

Ekainaren 10ean, larunbata, ospatuko du Pikuxarrek XX. urteurrena eta ospatzeko Gabezin erromeriaren emanaldia izanen da. Aurretik, ekainaren 9an, ostirala, bertso tailerraren bertso poteoa izanen da.

Irurtzungo bertso tailerra asteartero biltzen da, 18:30etik 20:00etara, Pikuxar euskal txokoan, eta ekainaren 9an, ostirala, 19:00etatik aurrera bertso poteoan aterako dira. Bertso saio berezia Pikuxar euskal txokoaren XX. urteurrenean izanen da, eta ekainaren 10ean, larunbata, Gabezin erromeria taldearen dantzaldia izanen da, Pikuxar plazan, 20:00etatik aurrera.