Azken 20 urtetan Imanol Arregiren bigarren entrenatzailea izan den Miguel Hernandezek hartuko du Lehen mailako Osasuna Magna Xota entrenatzeko ardura. "Ilusio ikaragarriarekin eta ardura handiarekin nago. Klub onenarekin fitxatu dut eta ligako entrenatzaile onenetako batekin 20 urteko unibertsitatea egin dut" azaldu du.