Kontribuzioa ordaintzeko epea zabalik du udalak

Guaixe 2023ko eka. 15a, 11:38

Irurtzungo herriko etxea. ARTXIBOA

Aurtengo lehenbiziko epeari dagozkion Lurraldearen gaineko kontribuzioaren kuotak kobratzen hasi da.

Irurtzungo Udala lurraldearen gaineko kontribuzioa kobratzen ari da. Herritarrei jakinarazpena bidaltzearekin batera eskatu die zergagaien zerrenda eta kontu korrontearen zenbakia egiaztatzeko. Okerren bat badago udaletxean jakinarazi beharko da ordainketa epea bukatu baino bost egun lehenago. 

Zerga helbideratu gabe dutenek Irurtzungo edozein aurrezki kutxa edo bankutan ordaindu beharko dute Udalak bertan duen kontuan. Borondatez ordaintzeko epea aurtengo garagartzaroaren 30an bukatuko da. Borondatezko epea bukatuta, diru bilketa premiamendu bidez egingo da. Horrek Tributu Foru Lege Orokorraren 117 artikuluak ezarritako errekarguak ezarri beharra ekarriko du.