Irurtzungo Kulturartekotasun zikloa despeditzeko, Munduko Arrozen hamabigarren edizioa ospatu zen ekainaren 10ean. Hainbat tokitan arroza nola egiten den ikusteko aukera izan zen: Senegal, Ganbia, Maroko, Peru, Bolivia, Errumania eta Irurtzundik Pikuxar eta San Martin jubilatu elkartea.