Elkartasun jaialdia Irurtzunen

Guaixe 2023ko eka. 12a, 15:23
2019ko Larrazpi eguneko kontzertuak. ARTXIBOA

Ekainaren 17an, larunbata, Los Zopilotes Txirriaos, A6, Streetwise eta Kiliki Frexko djaren kontzertuak izanen dira, Irurtzungo kiroldegian.

irurtzungo Larrazpi elkarteak eta udalak Elkartasun jaialdia eta pilota partida antolatu ditu, ekainaren 17an, larunbatean. "Ideia bururatu zitzaigun gertuko lagun bati etxea erre zitzaiolako, eta argi ikusi genuen horrelako notizi txarrei eta arazoei aurre egiteko aukerarik hoberena zela zerbait alaia eta aberasgarria sortzea, herriarendako zein ingurukoendako", azaldu dute Larrazpi elkartetik. Hortaz, arratsaldean Irurtzungo plazan esku pilota partidu bat izanen da eta gauean, 22:00etatik aurrera, Irurtzungo kiroldegian, Los Zopilotes Txirriaus, Arene 6, Streetwise taldeen eta Kiliki Frexko DJ setaren kontzertuak izanen dira. Sarrerak 10 eurotan eros daitezke Sakanan Irurtzungo La Moncloa tabernan, Lakuntzako Lagun Artea elkartean eta Altsasuko Gaztetxean.