Bide Berdeen eguna izanen da ekainaren 18an, igandean, eta ospatzeko Irurtzungo Plazaola bide berdean zenbait ibilbide, martxa eta abar eginen dituzte. 09:15ean Mirua enpresak gidatutako Saien Balkoira bisita interpretatua eginen dute. Aurretik 948 50 72 04 telefonoan edo plazaola@plazaola.org epostan izena eman behar da. 09:30ean Irurtzun, Mugiro eta Irurtzun arteko 24 kilometroko bizikleta martxa aterako da, Pikuxarreko lagunek gidatuta; eta 10:00etan Irurtzun, Latasa eta Irurtzun 10 kilometroko oinezko martxa izanen da, Iratxoko lagunek gidatuta. Ibilbideekin amaitzeko, 11:00eta familia guztirako bizikleta ginkana izanen da. Ibilbideak Plazaolako bide berdaren sarrera izanen da, autokarabana gunearen ondoan.
11:00etatik aurrera, Plazaolako artisauen azoka musikaz girotua izanen da, bide berdeko autokarabanen gunearen ondoan: talo, gazta, bitxiak, patea, baserriko produktuak eta abar. Astoetan paseoak eta adineko zein mugikortasun urriko pertsonei zuzendutako yayakleta izanen da. Gainera, bizikletak konpontzeko oinarrizko aholkuak emanen dituzte ere. 13:30ak inguru Plazaolako artisauen produktuen zozketa eginen dute.
Bide berdeen eguna
Ekainak 18 igandea
Irurtzungo Plazaola bide berdea abiapuntua eta helmuga
09:15 Saien Balkoira bisita interpretatua.
09:30 Irurtzun - Mugiro - Irurtzun 24 km-ko bizikleta ibilbidea.
10:00 Irurtzun - Latasa - Irurtzun 10 km-ko oinezko ibilbidea.
11:00 Familia ginkana bizikletan.
Irurtzungo Plazaola bide berdeko autokarabanen gunearen ondoan
11:00 - 14:00 Plazaolako artisauen azoka eta musika giroa: talo, gazta, bitxiak, patea, baserriko produktuak eta abar; paseoak astoetan; yayakleta, bizikletak konponduz.
13:30 Plazaolako artisauen produktuen zozketa.