Lorena Arangoaren eta Patxi Larrearen 'Siroko'

Guaixe 2023ko eka. 12a, 11:19

Ekainaren 18an, igandea, kale ikuskizuna izanen da Irurtzungo igerilekuetan.

Zirko batean noraezean munduan zehar ibiltzera kondenatuta daude Siroko ikuskizuneko protagonistak. Edozer gauza egiteko prest daude. Lorena Arangoa eta Patxi Larrearen dira kale ikuskizunaren klownak eta ekainaren 18an, igandea, 19:30ean, emanaldia eginen dute Irurtzungo igerilekuetan, Irurtzungo Udaleko Kultura zerbitzuak antolatuta.