Udalak Itxesia kirol gunearen funtzionamendua arautu du

Guaixe 2023ko eka. 16a, 11:14

Irurtzungo igerilekua. ARTXIBOA

Igerilekuak, tenis pistak, askaldegiak eta berdeguneak hartzen ditu araudiak.

Itxesia kirol instalazioen erabilera arautzeko asmoz, Irurtzungo Udalak erregelamendua onartu du. Udalaren kirol instalazioak dira bai igerilekuak, tenis pistak, askaldegiak eta berdeguneek osatzen duten eremua, bai kirolean, jarduera ludikoetan eta, oro har, gorputza lantzen aritzeko gainerako eremuak. Horien barnean sartuko dira, halaber, aipatutako jarduerei atxikirik dauden eta aurretik  azaldutako instalazioetan dauden ondasun higigarriak, instalazioak eta zerbitzuak. Erregelamenduak irekiera epeak, abonamenduak, abonatu gabeko erabiltzaileak eta instalazioen erabileraren gaineko araudia biltzen ditu bere baitan. Horren guztiaren berri eman du Nafarroako Aldizkari Ofizialaren garagartzoaren 13ko aleak.